Ekoetxea: Erleen dantzaldia (ekainak 15)
Murgil zaitez erleen unibertso magikoan “Erleen dantza”-rekin, eta ezagutu intsektu txiki horiek gure planetaren osasunerako betetzen duten funtsezko zeregina. Mattin eta Inaxio Balerdipeko erleak elkarteko erlezaintzan adituak izango dira gidari, eta haien mundua, portaera eta, noski, eztiaren prozesua ezagutuko ditugu bertatik bertara. Esperientzia honek istorio eta jarduera parte-hartzaileak uztartzen ditu, eta erleek polinizazioan eta biodibertsitatean duten garrantziaz sentsibilizatzeko pentsatuta dago.
Tailer dinamiko baten bidez, erleen hizkuntza eta haien dantza ezagutzen ikasiko dute parte-hartzaileek, haien lan sinestezina islatzen duten istorioetan murgiltzen diren bitartean. Eta gozozaleentzat, eztia dastatzeko eta haren zaporeak ezagutzeko aukera ere izango da!
Familientzat egokia den jarduera honek naturarekin konektatzera gonbidatzen gaitu, egun paregabe batez gozatzera eta ezinbesteko intsektu hauek babesten nola lagundu dezakegun hausnartzera.
Izen-ematea hemen.
Ez galdu aukera!
