Emakumearen Nazioarteko Eguna (Martxoak 8)
Aurten, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, ikastolan bezperan gauzatuko dira ekintza ezberdinak. Helburua, egun honek dakarren aldarrikapenaren inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa bultzatzea da.
LH MAILAK:
- Tutoretza orduetan, hausnarketa-saioak egingo dira, Emakumearen Nazioarteko Egunaren garrantziaz sakontzeko.
DBH MAILAK:
- Egokitutako klaseetan hausnarketa bultzatuko da aldarrikapenaren inguruan.
- Pankarta eta murala sortzea proposatzen da, guztion parte-hartzea sustatuz.
Ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitate osoari gonbidapena luzatzen zaie ekintza hauetan aktiboki parte hartzera. Elkarrekin, berdintasunaren alde!
