Errefuxiatuen aldeko janari bilketa kanpainako emaitzak

17 ekaina , 2026 | Oharrak

DBH 3. mailako ikasleek amaitu dute Lesbos-eko errefuxiatuen aldeko janari bilketa kanpaina, Zaporeak erakundeak bultzatuta. Poz handiz jakinarazi nahi dizuegu kanpainak arrakasta bikaina izan duela, eta jasotako elikagai kopuruak honako hauek izan dira:

  • Olioa: 33 litro
  • Pasta: 45 kg
  • Lekaleak: 81 kg
  • Kontserbak: 80 lata-sorta (3ko paketeak)

Emaitza hauek posible izan dira zuen laguntzari eta elkartasunari esker. Horregatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu kanpainan parte hartu eta ekarpena egin duzuen familia guztioi.

Era berean, zorionak eta eskerrik asko DBH 3. mailako ikasleei, erakutsi duten konpromisoagatik, inplikazioagatik eta elkartasunagatik. Haien lanari esker, laguntza baliotsua iritsiko da behar handiena duten pertsonengana.

Mila esker guztioi beste behin ere elkartasuna ikastolako oinarrietariko bat dela ziurtatzeagatik.