Errespetatu ikastola inguruko aparkaleku gunea

13 otsaila , 2025 | Oharrak

Ikastolako sarrera-irteera ordutan kotxe pilaketa gertatzen da eta hainbat arau eta errespetuzko jarrerak ahazten ari zaizkigu.

Mesedez, libre utzi itzazue besteak beste elbarrien eta karga-deskarga guneak eta  aparkalekuak ez diren  eta zirkulazioa oztopatzen duten guneetan aparkatzea saihestu (bide bazterrakā€¦)

Ohar hau irakurtzen ez duten etxeko gainontzekoei (aiton-amona, zaintzaileā€¦) zabaltzea eskatu nahi dizuegu.