Errigora 2025: pasa zure eskaera jasotzera (maiatzak 12tik aurrera)
Jakinarazten dizuegu Errigoraren bidez eskatu dituzuen produktuak Ikastolan prest izango ditugula maiatzaren 12tik aurrera (astelehena). Eskariak Ikastolako idazkaritzan jaso ahal izango dira, 09:00etatik 17:30etara bitartean.
Mesedez, ahalik eta lasterren etor zaitezte zuen produktuak jasotzera, antolaketa eta biltegiratze arrazoiak direla medio.
