Errigorako produktuak, zure etxean!

22 otsaila , 2024 | Oharrak

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra de Errigora. Txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi du, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa. Ikastolok ekimena bultzatzen dugu, kontuan izanda produktu gehienak Nafarroa hegoaldekoak direla eta bertan, zoritxarrez, euskarak ez duelako ofizialtasunik.

Aurten, gainera, Kilometroak gure ikastolan ospatzen ditugun urtean ekimen desberdinak burutu dira zonaldeko ikastolekin, Tuterako Argia ikastolarekin besteak beste, elkartasuna adierazteko. Aurreko astean bertan Tutera eta Milagro artean ospatu zen Tutera-Azpeitia ibilbidearen lehen etapa.

Eskaerak otsailaren 25etik martxoaren 13ra egin daitezke esteka honetan. Banaketa gunean gure ikastola aukeratu eta bertan jasoko duzu zure enkargua. Animatu zure eskaera egitera!