Euskal Herriko ikastolen aldeko TANTA zozketa
TANTA ikastolen jaien ekimenez sortua bada ere, Ikastola guztion egitasmoa da. Aurtengo jaiei laguntzeko unea iritsi da, Ikastolek hastapenetatik izan baitute auzolana eta parte-hartzea oinarri gisa.
Gure Ikastolako Artezkaritzak erabaki ostean, ikastolako familia eta langile guztiok lau TANTA boleto erostea erabaki da ekimen honi laguntzeko. Kostua 20€-koa eta saria 60.000€-koa.
Antolaketari dagokionez, TANTA boletoak Ikastolan bertan gordeko dira. Hala ere, denoi jakinarazi zaizue zozketarako egokitutako zenbakiak posta elektroniko bidez. Apirilaren 11ra arteko epea duzue orain boletoak onartzeko. Beraz, kontrakoa adierazi ezean, kontu korrontetik kobratuko zaizue boletoen kostua bi kuotatan (10€ apirileko kuotarekin eta beste 10€ maiatzekoarekin batera).
Zozketa ekainaren 20an ospatuko da notario aurrean.
