Euskara eta Kulturartekotasuna: Gurasoentzat saio berria (herri mailakoa)

Dakizuen moduan, aurtengo ikasturtean ikastolako ardatzetako bat euskara eta Kulturartekotasuna da. Oraingoan, “Etorkinen seme-alabak eta euskara gure herrian. Elkarrekin pentsa dezagun” izenburupeko saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Ikusi esteka honetan antolatzaileen gonbidapena.
Eguna: martxoak 13
Ordua: 18:30-20:00
Tokia: Azoka plazako areto nagusia
Itzulpen zerbitzua egongo da gaztelaniara.
Herrian dauden erronkak eta aukerak aztertzeko eta partekatzeko balioko du eta besteak beste ondorengo puntuak jorratuko dira:
•Kulturartekotasuna eta kulturarteko hezkuntza
•Familiak eta euskara
•Identitatearen auzia
•Herrian dauden aukerak eta erronkak: zer egiteko prest gaude
Hurrengo egunean, martxoaren 14an, irakasleentzat zuzendutako saioa izango da.