Euskaraldia badator: herriko hamaikakoaren aurkezpena (apirilak 3)
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25ra ospatuko da aurten eta jada martxan dira egitasmoa girotzeko ekitaldiak.
Horrela, gaur, apirilaren 3an, Euskaraldiaren Azpeitiko hamaikakoa aurkeztuko du Azpeitiko lantaldeak.
Asmoa festa giroan egitea da aurkezpen ekitaldia. 18:30etan. Horrela, kalejira egingo dute Juan Antxieta musika eskolako trikitilariek, eta segidan, 19:00etan hasita, aurkezpen ekitaldia izango da Sanagustin kulturgunean, eta han jakinaraziko dituzte hamaikakoa osatuko duten belarriprestak eta ahobiziak zeintzuk diren. Bukatzeko, ekitaldira bertaratzen direnek mokadutxoa egiteko aukera izango dute, Kantu Jira taldekoek girotuta.
Animatu parte hartzera eta eman ongi etorria hamaikakoari!
