Euskaraldiaren laugarren edizioa: txapa banaketa
Dakizuenez, Euskaraldiaren laugarren edizioa ospatuko da maiatzaren 15etik 25era bitartean. Hori dela eta, parte-hartzaileek Euskaraldiko txapak jasotzeko aukera izango dute ikastolako sarreran, idazkaritzaren aurrean, aurrez zehaztutako egun eta ordutegietan.
Txapa banaketaren egutegia honakoa da:
- Maiatzak 9, ostirala: 17:00etatik 18:00etara (ikastolako sarrera, idazkaritzaren aurrean)
- Maiatzak 13, asteartea: 17:00etatik 18:00etara (ikastolako sarrera, idazkaritzaren aurrean)
- Maiatzak 14, asteazkena: 17:00etatik 18:00etara (ikastolako sarrera, idazkaritzaren aurrean)
Gogoratu Euskaraldiko txapak jaso eta erabilgarri edukitzea ezinbestekoa dela ekimeneko rolei (ahobizi edo belarriprest) ikusgarritasuna emateko eta parte-hartzea bultzatzeko. Anima zaitez eta parte hartu Euskaraldian!
