Euskararen jazarpena: “Oihaletxea” dokumentala

8 otsaila , 2024 | Oharrak

Aurten Korrikaren 23. edizioa ospatuko da. Aurtengoan AEK erakundetik bereziki euskarak Iparraldean jasaten duen jazarpena salatu nahi izan dute. Ez da Beskoitzen ikastolarekin gertatzen ari dena bakarrik, azterketa ofizialak Iparraldean euskaraz egiteko ikasleek dituzten arazoak ere hor diraute. Hori dela-eta, aurten “Azterketak euskaraz” mugimenduak 30 urte betetzen dituen honetan, mugimendu hori ezagutzen laguntzeko Lander Garrok OIHALETXEA dokumentala ekoiztu du. Esteka honetan ikusgai.