Gabonetako Loteriaren inguruko erabakia

5 azaroa , 2026 | Oharrak

Ikastolak aurten ez du Gabonetako Loteria salgai jarriko.

Erabaki hau ez da bat-batean hartutakoa. Artezkaritzan gogoeta sakona egin ondoren, ikastolaren izaera, misioa eta nazio ikuspegia kontuan hartuta hartu dugu.

Ikastolatik Euskal Herri mailako ekimenak eta egitasmoak sustatzen ditugu, gure herriaren kohesioari, garapenari eta etorkizunari ekarpena egiteko helburuarekin. Ildo horretan, Gabonetako Loteriaren ekimenak ez du bat egiten gure misioarekin eta sustatu nahi dugun ikuspegiarekin.

Horregatik, koherentziaz jokatzeko eta gure hezkuntza-proiektuaren oinarriak zaintzeko, aurten ez dugu ekimen honetan parte hartuko.

Badakigu erabaki honek ohitura edo tradizio baten aldaketa ekar dezakeela, eta horregatik, familiei erabakiaren arrazoiak modu argian azaldu nahi izan dizkizuegu.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta ikastolaren proiektuarekin duzuen konpromisoagatik.

Elkarrekin, gure misioarekin eta Euskal Herriaren etorkizunarekin bat egiten duten ekimenak sustatzen jarraituko dugu.