Geletako bilerak urrian zehar

9 urria , 2025 | Oharrak

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, urrian zehar geletako bilerak ospatuko dira (ikusi beheko taula). Bilera hauen helburua da ikasturteko ibilbidea elkarrekin modu koordinatuan abiatu eta gelako funtzionamenduaz, helburuez eta bestelako gai interesgarriez hitz egitea.

Guraso Ordezkarien bilera izango da lehenik, geletako bileretan landu beharreko gaiak prestatzeko. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu bere lana bukatzen duten Guraso Ordezkari guztiei, eta ongi etorria eman berriei. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da Ikastolako eguneroko jardunean.

Kontuan hartzekoak:

  1. DBH 1eko eta DBHO 2ko bilerak Guraso Ordezkariekin bakarrik egingo dira.
  2. HH0-HH1 eta HH2 geletako bileren data aurrerago zehaztuko da.
  3. Bilera guztiak 19:00etan hasiko dira.
  4. Ikastolako sarreran egongo dira bilera gela bakoitzaren kokalekua zehaztuta.
  5. Aldibereko itzulpena egongo da gaztelerara.

Eskerrik asko zuen lankidetzagatik eta parte-hartzeagatik. Zuen presentzia eta inplikazioa funtsezkoa da gure komunitatearen kohesiorako eta haur eta nerabeen hezkuntza prozesurako.