Guraso eskolak (urria eta azaroa)
16 urria , 2024 | OharrakDatozen bi hilabeteetan Azpeitiko Udalak bultzaturiko Guraso eskolak gauzatuko dira. Hiru egitasmo antolatu dira, gurasoen ongizate emozionala helburu hartuta (albistearen esteka).
Ondoren aurki dezakezute ikastaro hauei buruzko informazioa eta urriko kartela.
AMAK TRIBUAN
Bi orduko zortzi saio, azarotik otsailera, hamabostean behin. Bi ordutegi aukeran: astelehenetan, 10:00etik 12:00etara edo astearteetan 17:30etik 19:30era (bestelako proposamenak ere jasoko dira). Basazabalen.
Izena emateko galdetegia.
Izena emateko epea: urriak 25
Kuota: 20 euro
GURASO ESKOLAK
- Zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen (ZEOS programa)
Urriak 21, astelehena: Mugikorraren auziaren formazio integrala
Urriak 22, asteartea: Osasun mentalean barrena
Urriak 28, astelehena: Sare sozialen arrisku eta erabilera formazioa
Urriak 29, asteartea: Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikiaren garrantzia
Hizlariak: Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal
Izena emateko galdetegia.
- Famili barruan ematen diren harremanak eta gurasoak etxe barruan duten erreferentzialtasuna
Azaroak 12, asteartea: Gurasoak seme-alaben bidelagun
Hizlaria: Janire Basurto psikologoa
HH eta LHko guraso, tutore eta hezitzaileei zuzendua
Azaroak 19, asteartea: Anai-arreben arteko gaztazkak nola kudeatu
Hizlaria: Mireia Centeno (Treba Gurasoak)
LHko guraso, tutore eta hezitzaileei zuzendua
Azaroak 26, asteartea: Nerabezaroan gurasoak euskarri
Hizlariak: Janire Basurto psikologoa eta Gaztelekuko hezitzaileak
DBHko guraso, tutore eta hezitzaileei zuzendua
Izena emateko galdetegia.
FAMILIA ETA NERABEENTZAKO ORIENTAZIO ZERBITZUA
Hitzordua hartzeko telefonoa: 943157161
familiazerbitzua@azpeitia.eus