Gure haurrak ere badira

21 azaroa , 2024 | Oharrak

Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik eta GURE HAURRAK ERE BADIRA ekimenak hainbat ekintza gauzatzen jarraitzen du Euskal Herriko ikastetxeetatik.

Ikastolok orain arte eman dugun babesa eta erakutsitako elkartasuna eskertzen digute, eta egoerak eskatzen duen bezala, horretan jarraitzea eskatzen digute. 

Hori horrela, Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an Haurren Munduko Eguna ospatzen duen horrekin, ikastolako sarreran krespoi beltza duen bandera palestinar bat eta bi zapata pare jarri dira, gure elkartasuna adierazteko.