«Gure haurrak ere badira»: elkarteratzea (martxoak 24)

20 martxoa , 2025 | Oharrak

Lotan ziren bitartean, 400 zibil palestinar baino gehiago erail dituzte ordu gutxitan, horietako gehienak haurrak. Beste behin ere, Palestinako herriaren suntsipen sistematikoaren lekuko izan behar dugu. Gure barrenak berriz ere irauli dizkigute eta inpotentzia nagusi da. Jada suntsitua den herrialdean, hondakin artean bizi diren gizon, emakume eta haurrak, bonbardatzen ari dira inolako bereizketarik gabe.

Altxa ditzagun gure ahotsak denontzako etorkizun duin baten alde. Okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren aurka. Sarraskiaren eta zigorgabetasunaren berehalako amaiera exijitu dezagun!

Palestinarekiko elkartasunean eta bereziki haur palestinarren defentsan URGENTZIAZKO KONZENTRAZIOAK burutzera deitu du “gure haurrak ere badira” ekimenak.

Guk ere Ikastolako atarian, astelehenean, martxoak 24, 13:00etan ikasle, guraso eta langileak elkarteratzea egingo dugu.

Animatu!