Harremanak elkartearen hitzaldiak gurasoentzat
Harremanak Elkarteak azken asteotan Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailararteko eta DBHko 2. mailatik 2. Batxilergorarteko ikasleei sexu heziketako tailerrak eskaini dizkie. Tailer horietan, ikasleek aukera izan dute sexualitatearen inguruko hausnarketa egiteko, emozioen kudeaketa lantzeko eta, Batxilergoko ikasleen kasuan, osasun mentalari buruzko lanketa berezi bat egiteko.
Orain, dinamika hau borobiltzeko asmoz, garrantzitsua iruditzen zaigu gurasoek ere prozesu honen berri izatea eta parte hartzea. Horregatik, hurrengo astean bi saio informatibo antolatu ditugu gurasoentzat (ikusi xehetasunak agendan). Saio horietan landutako gaien inguruko ondorioak partekatuko ditugu, eta etxean ere gaiei jarraipena emateko aholkuak eta baliabideak eskainiko dira. Era berean, zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko aukera ere izango da.
Zure parte hartzea oso garrantzitsua da seme-alaben heziketan laguntzeko eta haiekin konfiantzaz hitz egiteko giro egokia sustatzeko. Anima zaitez eta parte hartu!