Hazkunderen hitzaldia gurasoentzat

14 maiatza , 2025 | Oharrak

Maiatzeko lehen hamabostaldian, LH1etik LH6ra bitarteko ikasleek Hazkunde elkartearen eskutik saio bereziak jaso dituzte. Saio horietan, ikasleen adinera egokitutako gaiak landu dira:

  • LH1, LH2 eta LH3: Balioetan oinarritutako hezkuntza programa
  • LH4, LH5 eta LH6: Teknologia berrien erabilera arduratsua

Aurretik, DBH eta Batxilergo mailetan adikzioen inguruko saioak ere burutu ziren.

Egitasmoari amaiera emateko, maiatzaren 22an (osteguna), arratsaldeko 18:00etan, Hazkunde elkartearen eskutik gurasoentzako hitzaldi bat antolatu da ikastolan. Hitzaldi honetan, ikasleekin saioetan landutako edukiak aurkeztuko dira, eta gurasook gai horien inguruko informazioa eta orientazioa jasoko duzue.

Guztiz gomendagarria da parte hartzea, ikasleen hezkuntza prozesuan lagungarri izango baitzaizue bertan partekatuko den informazioa eta hausnarketa.

Zuen parte-hartzea espero dugu!