Hedatze proiektua: ekaineko etenaldia

22 maiatza , 2025 | Oharrak

Ikasturte amaierarekin batera, jakinarazten dizuegu ekainean Hedatzeko errefortzu saioak eta zaletasun tailerrak ez direla egingo.

Hala ere, DBHko ikasleetako batzuek ekainean ohiko deialdiko azterketak prestatu beharko dituztenez, haientzat errefortzu klase antolatuko dira.

Ikasle horien kasuan, tutoreek eta irakasleek zehaztuko dute parte hartu beharreko errefortzu saioen egutegia eta ordutegia, eta horren berri banaka emango zaie familiei.