Herri Urrats 25: zure ekarpena egiteko aukera!
Seaskak eskerrak eman dizkie Senpereko laku ingurura Herri Urrats 2025era gerturatu ziren milaka euskaltzaleei. Hala ere, eguraldiagatik nahi baino euskaltzale gutxiago gerturatu ziren. Hori dela eta, lagundu nahi dioten guztiei sostengua emateko eskatu du Seaskak, Ipar Euskal Herrian murgiltze eredua bermatzen duten ikastolek aurrera egin dezaten.
Nola lagundu dezakezu? Hona hemen ekarpen ekonomikoak egiteko moduak:
Transferentzia bidez:
- Caisse d’Épargne: FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
- Crédit Mutuel: FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107
- Laboral Kutxa: ES87 3035 0059 8205 9073 1197
- Kutxabank: ES98 2095 5045 8710 6117 7332
Beste aukera batzuk:
- Euskotan laguntza: 790 152 743
- Bizum bidez (Hego Euskal Herrian):
- Sartu Bizum-era
- Aukeratu “Dohaintzak egiteko” atala
- Idatzi HERRI URRATS
- Erabili kode hau: 07508
Ekarpen txikienak ere badu bere balioa. Guztiok gara proiektu honen parte, eta elkarrekin, euskaraz hezteko aukera erreal eta iraunkorra eraikitzen lagunduko dugu.
Animatu zure ekarpena egitera eta zabal ezazu mezua!
Euskararen bidean, denok gara beharrezko!
