Hitanoz hitz egiten al duzue zuen seme-alabekin? (galdetegia)
Hitanoaren transmisioaren gaineko galdetegia erantzun dezakete gaurtik 18 urtetik beherakoen gurasoek.
Euskara Mahaiko Hitano Batzordeak prestatutako galdetegiaren bitartez, gurasoek seme-alabekin hika
zenbateraino erabiltzen duten jakin nahi du, eta gai horren inguruan hitz egitea eta hausnartzea ere bai.
Jasotako erantzunekin, transmisioaren egoera eta aurrera begira egin daitekeenari buruzko azterketa egingo da.
Honakoa da galdetegia betetzeko esteka.
Euskaraldiarekin eta Hikaldiarekin batera jarri dute martxan galdetegia, eta maiatzaren 25a arte jarri dute epea.