Hitzak jartzeko ordua iritsi da Irudhitzen lehiaketara (azaroak 10 bitartean)

7 azaroa , 2024 | Oharrak

Irudhitzen lehiaketaren irudien atala amaitu da, eta beraz, baditugu dagoneko 2025 urteko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak, baita argazki saritua ere. Hautatuko argazkien artean gure ikasle Izarne Agirretxeren (DBH 1A) eta Elene Arregiren (DBH 2A) argazkiak daude, beraz, zorionak biei!

Orain, argazki horiei hitzak jartzeko ordua iritsi da. Hala,  estekan erakusten diren argazkiei hitzak jarri behar zaizkie orain eta, bertan azaltzen den moduan, komunikazioa@ukt.eus  posta elektronikora bidali behar dira azaroaren 10era bitartean. Irudi bakoitzeko testu bat aukeratuko du epaimahaiak, eta testu irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du.