Hitzaldia: Kulturartekotasunaren eta euskararen erronkak gure herrian (martxoak 12)
HUEZI eta UEMAk antolatuta, martxoko guraso eskolen programaren baitan, “Kulturartekotasunaren eta euskararen erronkak gure herrian” izeneko saioa izango da. Iazko martxoko saioekin lehen urratsa eman ostean, aurten urrats berria eman nahi dute antolatzaileek.
📅 Eguna: Martxoak 12
🕕 Ordua: 18:00
📍 Tokia: Basazabal jauregia
🗣️ Formatua: Hitzaldi-solasaldia
Saioan aldibereko itzulpena eskainiko da, baina aurrez eskatu beharra dago. Parte-hartzaileek Telegram aplikazioa instalatuta izan behar dute eta aurikularrak ekarri behar dituzte itzulpena jarraitu ahal izateko.
Animatu eta parte hartu! 🌍💬
