Ikasbidaia 2027 produktuak
Ikastolako DBHO1 mailako ikasleak, hurrengo ikasturteko bidaia dela eta, aste honetatik aurrera hainbat produkturen salmentarekin hasiko dira, hala nola, jertseak, poltsak, bonboiak… Gaur eta bihar, 17:00tatik 19:00etara, ikastolako jolastokian egongo dira, jertseen tailak probatu ahal izateko (bizkotxoa ere salgai izango da!).
Produktuak erosteko honako aukerak daude:
- DBHko ikasleen geletan egongo diren eskuorrien bidez. (Jertseak bakarrik)
- Idazkaritzan egongo diren esku orrien bidez.
- Mezu honen amaieran dauden esteken bidez.
- Instagrameko beraien kontutik. (@bihotz_ikasbi27)
Jertseak probatzeko edota edozein zalantza argitzeko, hainbat arratsaldetan ikastolako jolastokian egongo dira, noiz egongo diren aurrerago zehaztuko dutelarik eta horretaz gain, produktuen inguruko informazioa instagrameko kontuan ere zabalduko dute.




