Ikaskirol Krossa (Ekainak 1, Azkoitian)

14 maiatza , 2025 | Oharrak

Ekainaren 1ean, igandea, Xabier Munibe 41. Parte-hartze Herrikoia ospatuko da Azkoitian. HH4tik DBH2ra bitarteko ikasle guztiek parte hartzeko aukera izango dute ekimen honetan, eta aurten ere ekintza inklusiboa izango da. Aniztasun funtzionala duten ikasleak ere parte hartzera animatu nahi ditugu, guztiontzako gunea izan dadin!

📝 Izena emateko, bete ondorengo inprimakia.
📅 Izen-emate epea: maiatzaren 19ra arte.

🏁 Helmugara iristean, hamaiketakoa eta kamiseta bana banatuko zaizkie parte-hartzaile guztiei.
📋 Antolaketa egokia bermatzeko, ezinbestekoa da izen-ematea inprimaki bidez egitea.

Animatu eta parte hartu egun berezi honetan! Guztion artean giro aparta sortuko dugu!