Ingurumenaren Mundu Eguna: Landetako industriagunea garbitzen (ekainak 7)
Datorren ekainaren 7an, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko, Landeta auzoan garbiketa kolektibo bat antolatu dute Ekoetxetik, Urola Bizirik eta Udalarekin elkarlanean.
Jarduera honetan Landetako industrialdea garbitzea da helburua eta jarduera doakoa izango da. Parte hartzaileentzat hamaiketakoa ere prestatuko da. Garbiketa kolektiboaren helburua da ingurunea zaintzea eta ingurumenaren balioa transmititzea, batez ere gure gazteengan.
Xehetasunak:
Eguna: Ekainak 7, larunbata
Ordua: 10:00etan
Topagunea: Sarralle enpresaren aurrean
Izen emateko jarraitu ondorengo esteka.

