Ispiluari begira tailerra

19 abendua , 2025 | Oharrak

UEMAren eskutik, LH 2. mailako ikasleek “Ispiluari begira” izeneko tailerra jaso dute. Tailer honen helburua haurrek egunerokoan dituzten hizkuntza-ohituren inguruan hausnartzea eta euskararen erabilera indartzea izan dira.

Tailerrak hiru helburu nagusi izan ditu:

  • Batetik, haurrek beren bizitzako hiru esparru esanguratsutan —ikastolan, kalean edo parkean, eta etxean— dituzten hizkuntza-ohiturak aztertzea.
  • Bestetik, gurasoen kontzientzia piztea, etxean eta eguneroko harremanetan hizkuntza-ohituretan eragiteko duten gaitasunaz jabetu daitezen, eta euskararen transmisioan egin dezaketen ekarpena balioan jartzea.
  • Azkenik, haur eta helduen hizkuntza-ohituretan eragitea, euskarari eutsi eta euskararen erabilera sustatzeko.

Hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, zuen laguntza eta jarrera aktiboa eskertu nahi ditugu. Etxean egiten diren keinu txikiek eragin handia dute haurren hizkuntza-ohituretan.

Proiektuaren nondik norakoei buruz gehiago jakiteko txostena duzue eskuragarri ondorengo estekan.