Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteken irekierak

Udako oporraldiaren ostean, berriro ere abian jarriko dira haur eta gaztetxoentzako udal zerbitzuak: urriaren 2an zabalduko dira Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak.
Irailak 26tik 30era bitartean , ludoteketako erabiltzaile izateko, izen-emate egunak izango dira. ANIMATU, BERTAN IZANGO GARA!
Ludoteka zer den eta izen emate egunen informazioa, ondorengo dokumentuetan duzue.
Informazio gehiago: 943157161 / gazteria@azpeitia.eus
