IV. Eraskusleiho Erakusketako saridunak ikastolan!

29 maiatza , 2025 | Oharrak

Poz handiz jakinarazten dizuegu IV. Eraskusleiho Erakusketan gure ikasleek lan bikaina egin dutela eta, gainera, sarituak izan direla!

Banatutako hiru sarietatik bi gure DBH 2. mailako ikasleek jaso dituzte:

🏆 Saltokiarekin lotura gehien duen saria
DBH 2A gelako Beñat Goenaga, Ane Zapiain, Elene Astiazaran eta Maddi Zubizarreta ikasleek jaso dute, Zuri Beltz saltokirako apaindutako erakusleiho original eta egokiarengatik.

🌱 Erakuslehio jasangarrienaren saria
DBH 2B gelako Ane Arrieta, Inge Zubeldia, Urko Lizarralde eta Aiert Gesalaga ikasleek irabazi dute, Makibar saltokiarentzat prestaturiko erakusleiho jasangarriarengatik.

Zorionak ikasleei eta parte hartu duten guztiei egindako lanagatik! Harro gaude zuen sormenaz, konpromisoaz eta talde lanaz.

Eskerrik asko erakusleihoak sortzeko laguntza eman duten saltokiei eta egitasmo hau posible egin duten guztiei.