Kilometroak: Beskoitze, non eta mugan

29 otsaila , 2024 | Oharrak

Ixteko agindua jaso duen Beskoitzeko Ikastolari babesa ematera joango gara martxoaren 10ean, Ikastolen elkarteak prestatutako ‘Non eta mugan’ egitasmoarekin bat eginda. Euskararen periferietako ikastolekin batera izango da bertan Azpeitiko Ikastola, aurtengo Kilometroen antolatzaile gisa.  

Ikastolatik autobusa osatzen saiatuko gara, horretarako idazkaritzan eman beharko da izena martxoaren 8ra arte (12:30ak arte).  Autobusaren irteera martxoak 10 igandea, 08:30etan anbulategian. Salneurria gure ikasleentzat 7 € eta gainontzekoek 13 €.

Itzulera, Beskoitzetik bazkaldu ostean izango da. Bazkarirako izena ematea beharrezkoa da, honako helbide honetan: https://entradium.com/es/events/non-eta-mugan-bazkaria