Kilometroen aldizkaria bidean!
Kilometroen aldizkaria iritsi da jada ikastolara. Bertan gure ikastolan Kilometroak antolatzen jardun duen lan taldearen nondik-norakoak, iritziak eta egun handiari buruzko informazio praktikoa jasotzen da.
Bihar, irailak 20, zuen seme-alaben eskutik iritsiko dira etxeetara.
Kalean, gainera, hainbat lekutan eskuragarri topatuko duzue Kilometroen eskuorria ere.
