KORRIKA 24 ikastolan

18 martxoa , 2026 | Oharrak

Dakizuen moduan, Korrikaren 24. edizioa martxoaren 19tik 29ra ospatuko da. Euskararen aldeko ekimen erraldoi hau Zuberoako Atharratzetik abiatuko da eta Bilbon amaituko da, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ostean. Aurtengo leloa “Euskara gara” izango da, eta omendua Errigora ekimena izango da. Korrikaren abestia “Xiberutikan Mendebaldera” izango da aurtengo edizioan (ikusi esteka).

Gainera, aurtengo edizioan sortu diren unitate didaktikoak Ikastola elkartearekin elkarlanean sortu dira (informazio gehiago ondorengo estekan).

Korrikarekin bat eginez, ikastolan hainbat ekimen antolatu ditugu, ikasleen adinari egokituta:

HH (Haur Hezkuntza)

  • Korrikako kantaren lanketa
  • Petoen margoketa
  • Korrika zer den lantzea

LH (Lehen Hezkuntza)

  • Korrika zer den lantzea
  • Kantaren lanketa
  • Euskal Herriko mapan lekukoa egunero non dagoen kokatzea
  • Korrikako ihes gela (astebetez, egunero goizeko lehen momentuan)

DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)

  • Korrika zer den lantzea
  • Ikasleen kilometroa erostea (2€-ko ekarpenarekin) eta lekukoa eramatea
  • Korrikako ihes gela (astebetez, egunero goizeko lehen momentuan)
  • Herri mailako ekintzetan boluntario gisa parte hartzeko aukera (aurpegi margoketa, umeentzako jolasak, etab.)

IKASTOLA MAILAN

  • Ikastola apainduko da
  • Herri mailako ekintzetan parte hartuko dugu
  • Ikasle, irakasle eta ikastolaren kilometroak egingo dira
  • Korrikako kanta jarriko da sarrera eta irteeretan

Ez ahaztu, bestalde, Korrika Azpeititik martxoaren 28an igaroko dela. Familia guztiak gonbidatzen zaituztegu ekimen hauetan parte hartzera eta euskararen aldeko jaia elkarrekin bizitzera.

Eman dezagun elkarrekin pausoa euskararen alde!