Korrika badator: girotze ekimenak ikastolan eta ostiraleko hitzordua
Azken egunotan, ikastolan giro aparta izan dugu Korrikaren etorrerarekin lotuta, eta ikasleek hainbat ekimenetan parte hartu dute ilusio handiz.
Haur Hezkuntzan, gelak apaintzen aritu dira eta atzeko atariko bozgorailutik aurreko aurreko Korrikaren edizioetako abestiak entzun dituzte etengabe; horiekin batera, dantzan ere ibili dira. Leihoetan “Euskara gara!” kartelak jarri dituzte eta Argitxo lekukoarekin agertzen den marrazkiak egin dituzte. Gainera, gela barrua marraztutako peto txikiz bete dute, zintzilikario moduan jarriz.
Lehen Hezkuntzan ere hainbat ekimen egin dira; besteak beste, ikastolako sarreran dagoen Euskal Herriko mapan Korrikak egunero egindako ibilbidea marraztu dute. Horrez gain, Korrikaren dantza praktikatzeko aukera ere izan dute.
DBHn, berriz, Ikastolen elkartearekin elkarlanean sortutako unitate didaktikoko baliabideak erabiliz, ihes-gela moduko jarduera batean aritu dira.
Bestalde, ostiralerako honako antolaketa prestatu dugu:
- Lehen Hezkuntzako ikasleak goizez Korrika Txikira joango dira (10:15etan). Ondorengo lekuetan hartuko dute testigua ikasleek:
- LH 1: Plaza Txikia.
- LH 2: Etxe Zuri.
- LH 3: Liburutegia.
- LH 4: Plaza Berdura atzean.
- LH 5: Santi Lazkano.
- LH 6: Igerilekua
- Haur Hezkuntzakoek, berriz, Korrika Txikia egingo dute Izarraizko parkean (11:15etan), honako ibilbidearekin:
- HH5: skate parkearen ingurutik hasiko dira.
- HH4: ur-txorrotan hartuko dute lekukoa.
- HH3: komun publikoen parean jasoko dute lekukoa.
- HH2: ikastolako sarreran amaituko dute.
Badator Korrika!!






