LAB sindikatuaren elkarretaratze deialdia(ekainak 13)
LAB sindikatuak mobilizazio kanpaina martxan jarriko du, Eusko Jaurlaritzak 2023an beraiekin sinatu zuen akordio laborala bete dezan. Aipatutako akordioan Eusko Jaurlaritzak hitzeman zuen, neurriak hartuko zituela ikastoletako langileen soldatak igotzeko. Gaur gaurkoz, ordea, irakasleen baldintzak soilik parekatu ditu, ikastoletako gainontzeko langileak soldata igoera horretatik kanpo utzita. Bestalde, soldatak igotzeaz gain, sare publikoko langileen lan baldintzak ikastoletan ere ezartzeko konpromisoa hartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hau gauzatzeko Hezkuntza Saila ez da hasi inongo azterketarik egiten, eta ez dirudi hasiko denik ere.
Hau guztia ikusita, mobilizazio kanpainari hasiera emango dio LABek EAEko ikastola guztietan bihar, ostirala, “HEZKUNTZA SAILA: AKORDIO LABORALA” lemapean. Gure kasuan goizeko 09:15etan elkarretaratzea egingo da ikastolako sarreran.