Marea Urdina: “Gurpildun errebeldeak” hitzaldia (apirilak 9)

30 apirila , 2025 | Oharrak

Marea Urdina 2018. urtean sortu zen Urola Erdian, lau lagunen ekimen xume gisa, autismoa zuten pertsonen aldeko sentsibilizazioa helburu zuena. Gaur egun, aniztasun funtzionala duten pertsonekin bizi diren 25 familiak osatzen dute elkartea, eta haien lana dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioa gizartearen arlo guztietan bultzatzea da: eskolan ez ezik, kirolean, kulturan eta aisialdian ere bai.

Marea Urdinak 2024ko udan elkarte izaera hartu zuen, egitura sendoago batekin, bere jarduna sendotuz eta zabalduta. Ordutik, herritarren babes zabalak lagundu du ekimen ugari aurrera eramaten, inklusioaren aldeko bidea kolektiboki eraikiz. Bere ikur nagusia, kolore urdina, maiz ikusi izan da eskualdeko balkoi eta leihoetan, elkartasunaren seinale gisa.

Aurtengo ekimenen artean, apirilaren 9an, goizeko 10:30etan, Marea Urdinak “Gurpildun errebeldeak” izeneko hitzaldia eskainiko du Soreasu Antzokian. Hitzaldi hau aukera paregabea izango da dibertsitate funtzionalaren inguruan hausnartzeko eta egunerokoan inklusioa nola sustatu daitekeen ezagutzeko.

Guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera. Etor zaitez, ezagutu Marea Urdina eta egin zure ekarpena inklusioaren alde!