Sakona Komuntzo etxaldera bisita (Ekoetxearen eskutik, martxoak 15)

13 martxoa , 2025 | Oharrak

Ekoetxearen eskutik, Sakona Komuntzo etxaldea ezagutzeko aukera izango da larunbatean (09:30-13:00). Bertako nekazaritza sustatzen duten praktika jasangarriak erakutsiko dituzte etxaldeko arduradunek. Elkartzeko hitzordua Frontoi Txikian, 09:30ean ipini da.

Bisitaren ostean, Elikagunera joango dira parte hartzaile guztiak, bertan mokadua prest izango baitute Ekoetxeko arduradunek.

Erreserba egiteko 943812448 zenbakira deitu behar da (plaza mugatuak dira).