Ohiko Batzar Nagusirako deialdia
5 abendua , 2024 | OharrakGure Kooperatibaren Estatutu Sozialen 24. artikuluaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak, azaroaren 27an egindako ohiko bileran erabakitakoaren arabera, Ohiko Batzar Nagusia deitzen da 2024ko abenduaren 18an (asteazkena), arratseko 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian, Erabilera Anitzeko Gelan.
Batzarrean eztabaidatuko diren gaiak hauek izango dira:
- Harrera.
- Batzarreko akta sinatzeko bertaratutako bi bazkideren izendapena.
- Jagoletza Batzordearen berritzea.
- 2023-2024 ikasturteko kontuen kudeaketaren azterketa eta onespena.
- 2024-2025 ikasturteko kudeaketa planaren aurkezpena.
- 2024-2025 ikasturteko aurrekontuaren azterketa eta onespena.
- Kilometroak 2024.
- Artezkaritzak irekita dituen gai eta erronken errepasoa.
- Eskakizun eta galderak.
Parte-hartzea garrantzitsua da, eta beharrezkoa da deialdiaren ordutegian bertaratzea. Bigarren deialdian parte hartzeko aukera ere izango da. Gaietan parte hartu nahi dutenek, proposamenak egiteko, Artezkaritzarekin kontaktuan jarri daitezke aurretik.
Informazio osoa ondorengo estekan aurkitu ahal duzue.