Ohiko Batzar Orokorra
29 azaroa , 2023 | OharrakGure Kooperatibaren Estatutu Sozialen 24. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Artezkaritza Kontseiluak, azaroaren 8an egindako ohiko bileran erabakitakoaren arabera, Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra Ikastolako Erabilera Anitzeko Gelan egingo da.
DATA : 2023ko abenduaren 12an (asteartea).
ORDUA: arratseko 18:30ean lehen deialdian.
arratseko 19:00etan bigarren deialdian.
LEKUA: Erabilera Anitzeko Gelan.
ondorengo gai-ordenaren arabera:
GAI-ORDENA
1.- Harrera.
2.- Batzarreko akta sinatzeko bertaratutako bi bazkideren izendapena.
3.- Artezkaritza Batzordearen berritzea.
4.- 2022-2023 ikasturteko kontuen kudeaketaren azterketa eta onespena.
5.- 2023-2024 ikasturteko kudeaketa planaren aurkezpena.
6.- 2023-2024 ikasturteko aurrekontuaren azterketa eta onespena.
7.- Kilometroak 2024 Azpeitian.
8.- Artezkaritzak irekita dituen gai eta erronken errepasoa.
9.- Eskakizun eta galderak.
OHARRAK: * Estatutuen 13. artikuluak dion bezala, aurreko puntuei dagozkien txostenak Ikastolan dituzue bertan aztertzeko eskubidea duzuelako edozein bazkidek.
* Gogoratu gure estatutuetako 11. artikuluaren arabera bazkideon
betebeharra dela Batzar Orokorretara joatea.
* Aldibereko itzulpena izango da
Azpeitian, 2023ko azaroaren 27a
Olatz Arregi
Lehendakaria