Palestinarekiko elkartasunean sakontzen (Artezkaritza)

25 iraila , 2025 | Oharrak

Palestinan gertatzen ari den egoera larriaren aurrean, eta guraso talde baten eskaera aintzat hartuta, Artezkaritzak lan talde bat sortzea erabaki du. Talde horren helburuak Palestinarekiko elkartasuna adierazi eta Gazan jazotzen ari den genozidioaren aurrean ahalik eta gaitzespen irmoena eta argiena adierazteko bideak aztertzea izango dira.

Zehazki, lan talde honek baloratuko du ikastolatik zein neurri eta ekimen susta daitezkeen egoera honen aurrean modu irmo eta konprometituan erantzuteko.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu ostegunero 13:00etan egingo direla elkarretaratzeak ikastolaren atarian, irailaren 25etik urriaren 16ra bitartean. Parte hartzera animatzen zaituztegu, elkartasun adierazpen hauek guztion artean sendoagoak izan daitezen.

Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu Elkar-ekinek salgai jarri dituela Palestinako banderak (5€)Elkartasuna balkoietara” egitasmoaren barruan. Banderak eskuragarri dituzue ohiko bideetatik, eta etxeetako balkoietan zintzilikatuz elkartasun keinu sinboliko baina esanguratsua egin daiteke.