Palestinaren aldeko mobilizazioa (irailak 12)
Jakinarazi nahi dizuegu ostiral honetan, irailaren 12an, ostiralean, 18:30ean, herritar talde zabal batek Sanjuandegiko biribilgunean egingo duen elkarretaratzea deitu duela Elkar-ekin elkarteak.
Mobilizazio hori Palestinaren aurkako genozidioaren aurrean herritarren presioa eta elkartasuna adierazteko helburuarekin antolatu da. Azken asteetan Gazako egoerak nabarmen egin du okerrera, eta milaka lagunen artean, haurrek jasaten duten gosete egoera are gehiago larritu da. Egoera horren aurrean, nazioarteko hainbat ekimenekin bat eginez, gure herritik ere elkartasuna adieraztea beharrezkoa dela uste dugu.
Ekimen honetan parte hartzea bakearen, elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren aldeko balioetan hezteko aukera ere bada seme-alabentzat. Horregatik, zuen seme-alabekin batera etortzera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen presentzia garrantzitsua izango baita. Gainera, lehenengo aldiz espaloian gurasoak eta haurrak egoteko espazioa egokituko da.