Parte hartu Gau Beltzan eta mantendu bizirik gure tradizioak!
Datorren urriaren 31n, ostiralean, Azpeitiko I. Gau Beltza ospatuko da, gure arbasoen tradizioa berreskuratzeko eta euskal kulturaren transmisioa sustatzeko helburuarekin. Haur zein heldu, guztiok animatu gaitezen parte hartzera eta gure sustraiak ospatzera!
EGITARAUA:
๐ธ Urriak 30, osteguna
๐ 17:15 โ 19:15
Tailerra: mozorroak eta kalabazak
๐ Sanjuandegiko Txiki Txoko ludoteka
0-7 urteko haurrak heldu batekin
8-12 urteko haurrak bakarrik
๐ Oihal zuriak eramatea gomendatzen da (materialak bertan ere izango dira).
๐ธ Urriak 31, ostirala โ GAU BELTZA!
๐ 19:00
Kalejira eta ospakizuna (plazatik abiatuta)
Mozorroa eramateko deia: oihal zuria, baserritar jantzia, kalabazak…
Trikitilariak, gaztaina jana, ipuin kontaketa, dantza herrikoia eta beldurrak sutara botatzeko errituala.
Amaitzeko: lurrari atseden emateko ipuin antzeztua.
๐ธ Azaroak 4, asteartea
๐ 18:00
โTximeletaren bidaiaโ ipuin kontaketa
๐ Basazabal jauregian
6-12 urteko haurrak eta haien familiak
Kontalaritza: Manex Beristain
Ekimen honek aukera ederra eskaintzen digu euskal ohiturak haurrei transmititzeko eta familian ospakizun berezi baten inguruan elkartzeko.
๐ Anima zaitezte eta parte hartu!
