Piztu Plaza jaialdia: gure ikasleak Arrasaten
Jakinarazi nahi dizuegu datorren apirilaren 25ean Arrasaten ospatuko dela Piztu Plaza egitasmoa, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara luzatuko den egun osoko jaialdia.
Ekimen hau Euskal Herriko hainbat ikastoletako Batxilergoko 1. mailako ikasleek antolatu dute, eta bertan gazteek heurek prestatutako emanaldiak eskainiko dituzte: antzerkia, musika, dantza eta bestelako ikuskizunak. Gure ikastolako ikasleek ere parte hartuko dute, elektrotxaranga batekin.
Antolatuta diren ekimenak ondorengoak dira:
Aranzadi (Bergara): Antzerkia.
Gaztelupe (Arrasate): Girotze orokorra + aurkezle lanak
Almen (Arrasate): Girotze orokorra + aurkezle lanak
Etxepare (Baiona): Antzerkia + dantza
Ander Deuna (Sopela): Musika kontzertua
Azpeiti: Elektrotxaranga

Jaialdiaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendua indartzea.
- Gazteen jarrera aktiboa sustatzea hizkuntza eta kulturaren inguruan.
- Sormen kulturala bultzatzea gazteen artean.
- Euskal Herriko ikasleen arteko harremanak eta saretzea indartzea.
Aste Santuko oporren ondoren, ikastolak Arrasatera joateko autobusa antolatzeko asmoa du. Horretarako, izen-ematea zabalduko da, eta informazio zehatza bidaliko dizuegu apirileko lehen Klikazetan.
