Psikomotrizitateari buruzko hitzaldia (HH)
Psikomotrizitatea haurren garapen integralerako funtsezko arloa da. Gorputza, mugimendua, koordinazioa, emozioak, beldurrak eta harremanak lantzen ditu, besteak beste, eta guzti hau jolasaren bidez egiten da.
Gai honen inguruan gehiago jakiteko eta zalantzak argitzeko asmoz, Ion Puy adituak psikomotrizitateari buruzko hitzaldi bat emango du.
📅 Urtarrilaren 28an
🕔 17:15ean
📍 Ikasberriko psikomotrizitate gelan
Hitzaldian zehar, psikomotrizitate gelako espazioa ezagutzeko aukera izango duzue, eta psikomotrizitate praktikak umearen garapenean eta prebentzioan duen garrantziaz hitz egingo da, bereziki jolasaren funtzioaz eta esanahiaz.
Ohar garrantzitsua:
Otsailetik aurrera, HH3ko umeentzat eskolaz kanpoko psikomotrizitate tailerra eskainiko da. Tailerrean izena emateko aukera izango da bai idazkaritzan, bai hitzaldian bertan.
HH3ko psikomotrizitate tailerra
• Asteazkenetan
• 17:15etik 18:30era
Zuen interesa eta parte-hartzea oso garrantzitsuak dira. Animatu eta etorri!