SALTO! udalekuak (izen ematea)

13 martxoa , 2025 | Oharrak

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Azken urteotan gero eta gaztetxo gehiago animatzen dira; eta, beraz, aurten ere bi txanda izango dira, ekainean eta uztailean. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua izango da, DBH 3. mailatik DBHO 2. mailararteko ikasleentzat.

Tolosaldean eta Goierrin barrena ibiliko dira aurten gazteak, Baliarraindik Idiazabalera, Zaldibia eta Ataun ere zeharkatuz. Herri bakoitzean bi gau egingo dituzte. Azalpen bideoa ikusteko aukera hemen. Gainera, informazio osagarria jasotzeko ere aukera ere badago ondorengo estekan.

Zabaldu du UEMAk izena emateko epea (hemen esteka), eta martxoaren 31n amaituko da.