Santa Eskea 2025
Asteartean, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu Ikastolan eta herrian usadio zaharrei jarraiki.
OHARRAK:
Bihar, urtarrilak 31, makila ekartzea eskatzen da entsegurako (izena jarrita). Makilak ikastolan gordeko dira egunerarte.
Asteartean, otsailak 4, zapi koloretsua lepoan jantzita etor daitezela ikasleak.
EGITARAUA:
Goizean zeharĀ (9:30-12:00) DBH 4. mailako ikasleek Loiolabide hiribideko eta Sanjuandegi auzotik egingo dute ibilbidea koplak abestuz. Eguerdian (12:00etan) ikastolako ikasle guztiek atarian koplak abestuko dituzte.
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, ikastolako kideak Azpeitiko kaleetan zehar ibiliko dira koplak abesten. Sanagustinpea izango da ibilbidearen hasiera puntua.


