Udaleku eskaintza (Ikastolen Elkartea)

27 otsaila , 2025 | Oharrak

Bizi-bizi dator 2025eko uda!

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldeak, haurrak eta gazteak erdigunean kokatuz, bizipen positiboz osatutako esperientzia ahaztezina izan dadin osagai guztiak bildu ditu egonaldietan: ikuspegi inklusibo eta herritarra dute, askotariko ekintza ludikoak antolatzen dira, ekimen parte-hartzaileak eta parekideak dira.

Bete uda oroitzapenez eta eman izena esteka honetan Zirimolako Udalekuetan, martxoaren 4tik maiatzaren 14ra bitartean!