Urrestillako XXI. San Juan Herri Krosa (Ekainak 14)
Urrestillako XXI. San Juan Herri Krosean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Aurtengo edizioa ekainaren 14ean, larunbatean, izango da. Hona hemen krosari buruzko xehetasunak:
MAILA | LUZERA | IRTEERA ORDUA |
0 urtetik LH2 arte | Korrika festa 200m | 17:00etan |
LH3 eta LH4 | 550m | 17:15ean |
LH5 eta LH6 | 950m | 17:30ean |
DBH1 eta DBH2 | 1190m | 17:45ean |
DBH3 eta DBH4 | 2300m | 18:00etan |
Batxi 1 eta Batxi 2 (*) | 4500m | 18:00etan |
· Aipatutako maila guztietako partaideen izen ematea dohainik izango da.
· (*) Jubenilek (Batxi 1 eta 2koek) aldiz, izen ematea web-orri bidez egin beharko dute. www.herrikrosa.eus.
· 0 urtetik LH2 arteko lasterkariek korrikaren festan parte hartuko dute, lasterkarien gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute.
· Parte hartzaile guztiek domina jasoko dute.
· Proba amaitutakoan askaria edukiko dute.
· Proba guztiak amaitutakoan parte-hartzaile guztien artean sari banaketak izango dira zozketa bidez.
Izen ematea: egunean bertan egin beharko da, Urrestillako plazan 15:30etik aurrera.
