Zaparraieren dokumentala: boluntario eskaera
Zaparraie Azpeitiko euskara taldea, gure herriko herritarrak eta euskara lotzen dituen dokumental bat prestatzen ari da, non, profil eta adin ezberdinak ikutuz, azpeitian euskarak bizi izan duen eta bizi duen egoera erakutsi nahi den.
Horren harira, ondorengo profila betetzen duen eta dokumentalean parte hartzea gustatuko litzaioken jendearen bila dabiltza.
1.Profila: Osakidetzan (Azpeitiko anbulategian, Zumarragako ospitalean…) erdarazko kontsulta jaso eta deseroso sentitu al zara?
2.Profila: Erdal eremuan hazi eta orain dela urte batzuetatik Azpeitian bizi al zara?
3.Profila: Euskalduna izateagatik bestelako zapalkuntzarik bizi izan duzu?
Profil hauetakoren bat betetzen baduzu, oso gustura jasoko genuke zure bizipena. Izen emateko esteka hemen.
ANIMATU!!