ZATOZ! Lanbide Heziketa eta enplegu azoka (martxoak 12)

6 martxoa , 2025 | Oharrak

Badator  ZATOZ!  LANBIDE  HEZIKETA  ETA ENPLEGU AZOKAren bigarren edizioa!

Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketen, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren zein Garapen Agentzien eskaintza ezagutzeko aukera paregabea.

Besteak beste, honako ikastetxeen eskaintza ezagutu ahal izango da:

  • Aiala Sukaldaritza eskola
  • Izarraitz Lanbide Heziketa LHII
  • Monte Alberti LHII
  • Oteitza Lizeo Politeknikoa
  • Soldadura OLH
  • Zumaia BHI

Lanbide Heziketako ikasketak egin nahi dutenak, langabezian daudenak, lanean ari direnak edo ta informazio gehiago eskuratu nahi duten pertsonak gertura daitezke, gazte, guraso eta edozein herritar.

Goizez azokara Azkoitia, Azpeitia, Orio, Zarautz eta Zumaiako ikasleak etorriko dira bisitan. Arratsaldez, guraso eta herritar guztientzat irekita egongo da azoka. Ez da hitzordua eskatu behar.

DENOK GONBIDATUTA ZAUDETE!!