Zorriak ikastolan

14 maiatza , 2025 | Oharrak

Zorriak ditugu berriro ere gure ikasleen artean. Zorriak haurren artean erraz hedatzen dira, eta egoera hau ahalik eta azkarren kontrolatzeko, ezinbestekoa da zuen laguntza.

Mesedez, jarraitu gomendio hauek:

  • Ilea aztertu: Begiratu zuen seme-alaben ilea zorri edo arrautzen (liendren) arrastorik baden. Buru-azalean, bereziki belarriaren atzean eta lepoaren inguruan, arreta jartzea gomendatzen da.
  • Tratamendua erabili: Zorriak aurkituz gero, tratamendu egokia erabili. Farmazietan zorriak kentzeko produktu eraginkorrak aurkituko dituzue.
  • Osasun-arloko profesionalengana jo: Zalantzaren bat izanez gero, kontsultatu zuen mediku edo farmazialaria.
  • Errepikatu tratamendua: Zorriak erabat kentzeko, tratamendua astebetera errepikatzea beharrezkoa izaten da.
  • Oharra eman ikastolara: Zuen seme-alabak zorriak badituela ikusten baduzue, jakinarazi mesedez, beste familia batzuei informazioa helarazi eta prebentzioa hobetzeko.
  • Eskola-objektuak (ileko orratzak, txanoak, bufandak) eta oheko arropak (burko-zorroak, maindireak) garbitzea ere lagungarria izan daiteke kutsadura ekiditeko.

Egoera hau modu eraginkorrean konpontzeko zuen laguntza eskertzen dugu.